Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Irazu:
Gaur egunean errex
ez da biajatzen,
zenbat arazo gero
abioitan sartzen!
Banekin komeria
zein izan behar zen;
nahi badezu zeu hasi
banan-banan kentzen! (bis)
Mendiluze:
Hasi edo ez hasi
da nere zalantza,
baina hainbeste izanda
ez da gero martxa!
Bateko uztaia ta
besteko arantza,
zeuk osorik daukazu
arma baten antza. (bis)
Irazu:
Aizu, errespetua
gaur nerekin kasu,
neri adarra jotzen
zabiltza jo ta su!
Osorik arma antza
hartzen badidazu,
motxilak bezelaxe
pasatu nazazu. (bis)
Mendiluze:
Goitik behera txatarraz
hornitzen zera ta
begira jarri ezkero,
hau da gero marka!
Gabon pinuen antza
ere ez zaizu falta;
denak jausiko al dira
batetik tirata? (bis)
Irazu:
Seguridadekoak
damutuan planta,
bekainetik hasi nahi
kolpetik tiraka.
Berak jartzea nahi du,
horixe da marka!
Zuk dadukazuna da
inbiri galanta! (bis)
Mendiluze:
Hainbeste burni jarri
apaintzeko fedez,
persona ote zeran
ezin jakin errez.
Nik jartzeko ez daukat
hainbeste interes,
edozer ematen dit,
baina inbiririk ez. (bis)
Irazu:
Nunbait ez dizut sortzen
inungo atsegina,
ez dezu gustokoa
nere imajina.
Kontuz ibili zaitez
ai, nere propina,
plomoa ez beste dena
delako pirtzina. (bis)
Mendiluze:
Holako eztabaidari
zertarako ekin?
Zergatik katiatu
metal kontuekin?
Hainbeste burni zati
dezunez zurekin,
sartuko zera baina
ekipaiarekin. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra