Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jon Maia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Puntua: Durangoko azokan / a ze ikusmira!
Puntua: Erosi nahi zuenak / bazeukan aukera
Puntua: Idazle asko baina / irakurle gutxi
Puntua: Liburua beti da / opari polita

Deskribapena

Doinua
Xarmangarria zera I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
4

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jon Maia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Jauregi: Durangoko azokan
a ze ikusmira!

Maia: Jende guztia zegon
haruntza begira.
Nahiz ta haundia izan
Durangon dizdira,
ondoren irakurri
egin behar dira.


S. Jauregi: Erosi nahi zuenak
bazeukan aukera,

Maia: ta dirua gastatzen
han ibili gera,
euskal kultura jetsi
ez dadila behera;
bultzada horrekin joan
liteke aurrera.


S. Jauregi: Idazle asko baina
irakurle gutxi,

Maia: ezin diogu beti
martxa horri eutsi.
Beraz gure kontua
juzgatzen det bitxi;
hauts biltzen apaletan
ez ditzagun utzi.


S. Jauregi: Liburua beti da
opari polita,

Maia: baina ez da edertzen
begira jarrita.
Euskal literatura
nahi dut aldarrika,
beti irakurtzea
hori dinamika.


Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra