Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2006-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
Bertsoa entzun |
2006-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
Neurria:
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Orain artean lanean ari
nintzen lasai eta goxo
eta orain estu oso:
lehen ministroa etorri zaigu
nunbait ez dago eroso. (bis)
Burmuina dauka odol jario
gaitz txarren batek eraso;
hori du bere arazo
ta nola dauden mediku denak
orain larrituta oso
okerragoa da pentsatzea
lehen ez zegoela gaixo. (bis)
Esterminatu nahi izan duzu
palestinarren arraza
balkoitik hain da erraza!
Kolonoz bete nahi zenituen
Zisjordania ta Gaza. (bis)
Intifada hau zuk sortu duzu
zuregatik odol jasa;
bi mila hildako pasa.
Zu ikusita nere aurrean
pentsatu dut neure kasa:
tiranoari ere iristen
zaiola azken arnasa. (bis)
Korbatadunak ere badabiltz
inguru hontan pasaian
odol jario usaian;
ministro batzuk atze horretan
beste hainbat hautagai han. (bis)
Mundu osoko argazkilari
pila bat hona talaian;
mila notizi jarraian....
Zenbat mediku egongo gara
gu operazio mahaian
palestinar bat odol jario
etortzen zaigun garaian? (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra