Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-05-14 Zaldibia Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Luberri. Bertso Lurra Berritzen (1. 2004-2005)
Saioa
2005-05-14 Zaldibia Jaialdia
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Goikoetxea, Ekaitz
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Txapelketa Nagusia jokatuko da aurten. Duela lau urte bezela Ekaitz eta Aitor sailkatuta daude. Aitor finalera iritsi zen, baina Ekaitz ez. Geroztik, Aitor, ohartu zara Ekaitz zure atzetik dabilela saioz saio. Papera eta boligrafoa hartu eta entzuleen artean ikusten duzu.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-05-14 Zaldibia Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Aitor Mendiluze

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Txapelketa batekin
zenbat konpromezu!
Plazaz plaza segika
hasita zaude zu;
agian hola zerbait
ikas dezakezu
baina arreta notei
jartzen badiezu
bidaia alperrikan
egin behar dezu.

E. Goikoetxea:
Etxetik irtetzen naiz
pozik eta gogoz
zu entzuteak soilik
sortu izan dit poz.
Zorte txarra izan nuen
egia da, ados;
gaur zure atzetik nabil
hanka hankari joz
gero zure aurretik
gelditzeko asmoz.

A. Mendiluze:
Bale, bale ona zen
zure erantzuna;
a ze intentzioa
azaldu zaizuna!
Horrenbeste plazata`
liburuaz juna
horrenbeste plazata`...
esazu laguna
zer den neri entzunda
ikasi dezuna?

E. Goikoetxea:
Bertsoekin badezu
zuk hartu-emana;
oso gustoko dezu
bakarkako lana;
ofizioka ere
arrazoi andana
baina akatsak ere
datoz neregana
zer ez den ein behar da
ikasten dedana.

A. Mendiluze:
Lehen ere hori askok
esaten didate;
zeuk kaso egitea
zeuretzako kalte;
zer ez den egin behar
nabarmena ote?
Jakiteak ez dizu
balioko bat'e
zer egin behar dezun
konturatu arte.

E. Goikoetxea:
Orain dela lau urte
joan nintzen etxera
baina ez det egingo
nik akats berbera
ta zuri jarraitzea
askozaz hobe da;
kantatzen baldin badet
zerorren antzera
finaletikan kanpo
geldituko zera.

A. Mendiluze:
Kanpora edo barru
zertan hainbeste min
bertsotan egin behar
bada berdin-berdin?
Zuk egiten badezu
hainbeste ahalegin
bertsoa edozeinen
gustokoa dedin
zeure bertso bakoitza
zeuretzako egin.

E. Goikoetxea:
Zu umil-umil zabiltz
ni kukurrukuka;
koaderno batean
hainbeste gomuta...
aurtengo txapelketan
nolako burruka!
Eta zerbait lortu det
ezingo da uka:
gutxinez plaza asko
egiten ditut-ta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra