Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2005-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2005-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
Neurria:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina:
Kaixo ama zer moduz?
Ni ondo antzean;
gauza txarrik ez dago
dei honen atzean.
Zer moduz herrian ta
zer moduz etxean? (bis)
M. Lujanbio:
Zure aitatxok badu
nahikoa nekea.
Herrian mugimendu
festa ta trotea
baino nahiko ondo gabiltz;
adio maitea. (bis)
S. Colina:
Barkatu baina orain
nago txora-txora
amatxo zu entzunda
nola ez aztora!
Barka amatxo baina
maitia hori nor da? (bis)
M. Lujanbio:
Maitia zu zera ta
isilik eon zaite!
Nahiz aspaldi zabiltzan
etxetik aparte
oraindik maite zaitut
beno hurren arte. (bis)
S. Colina:
Beraz bialdu nahi nauzu
nunbait handik hona;
beste galdera bat dut
ez da gero broma:
zer moduz da aitona?
Zer moduz amona? (bis)
M. Lujanbio:
Amonak edaten du
pattarra gehiegi
ta aitonak urteen
ajea nabari
baino nahiko ondo daude
aio ondo segi. (bis)
S. Colina:
Beraz harremanikan
oaindik ez da galdu.
Beste kontutxo hau're
amatxo azaldu:
ai aurten Errealak
irabazten al du? (bis)
M. Lujanbio:
Errealaren galde
futbolan erregu
Reala behera doa
uda eta negu;
ez zaite desperau
ta hitz egingo degu. (bis)
S. Colina:
Hizketako gogoaz
gabiltza beti gu
galdera garrantzitsu
bat dut zu testigu:
aurtengo Basetxea
nork irabazi du? (bis)
M. Lujanbio:
Ez du inporta eta
zutaz ez naiz fio
lehen izaten zenitun
galdera gutxio
hau da erretolika!
Hor konpon ta adio! (bis)
S. Colina:
Bialdu dizkit goraintzik
bialdu dizkit muxuk
deia bukatu nahi dut
ta aitzaki batzuk?
Azken eskea hau da:
dirua behar dut. (bis)
M. Lujanbio:
Lasai, espero nuen
galdera astuna;
zuretzako gordeta
baneukan kuttuna
juxtu-juxtu dei hontan
gastatu deguna. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra