Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2005-08-07 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2005-08-07 Larraul Jaialdia
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aurten Txapelketa Nagusia jokatuko da. Aurten itxurari garrantzi handia emango dio antolakuntza taldeak. Bertsolariek ezingo dute nahi bezala joan saioetara. Bertsolariek orrazkera eta janzkera zaindu egin beharko dute. Horrek eztabaida sortu du bertsolarien artean.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2005-08-07 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Txapelketa nahi dute
detaileetan doitu;
antza zabarkerian
ezin da jarraitu
jende pilak ikusi
egin behar baitu;
nikiaz hasten zena
trajean amaitu
ta gero esango dute
"hitzak egin gaitu". (bis)

S. Colina:
Aurten aldaketekin
omen datoz fuerte
jazkeraz ez baitugu
behar aina bertute
ta zertaz ari diren
badakizu zuk'e;
trajera heldu gara
Aitor urtez urte...
laister zer bota ere
esango digute! (bis)

A. Mendiluze:
Orduan daude bertan
ni noiz helduko zai;
nigatik baldin bada
dabiltzala lasai
baina ez dira izango
ni aldatzeko gai
ez det hura jantziko
ez baldin badet nahi
ni naizena naiz eta
jazkeran ere bai! (bis)

S. Colina:
Ta aldatzeko asmorik
ez daukazu bela!
Jakin koherentea
izan behar dela
nahiz igo behar dugun
jazkera nibela
printzipean bodara
joateko bezela
gero irabazleantzat
betiko txapela. (bis)

A. Mendiluze:
Hemen ere kontua
ez al da gailendu?
Itxura ona behar
omen da mantendu;
orain artean zena
gogoen ukendu
ilusioa piztu
eta loa kendu
orain zenbait gauzatan
nazka ematen du. (bis)

S. Colina:
Txapelketa nola den
eskaparatea
tokatzen omen zaigu
itxura ematea;
ni errendituko naiz
jantzi ta pakea!
Eta zuretzat hori
nola dan kaltea
onena duzu Aitor
bat'e ez joatea. (bis)

A. Mendiluze:
Zergatia ez dakit
hala nahi zenuke
baina nahi duten denek
egon beharko dute;
ni ez naiz makurtuko
lau txaloren truke
eta jantzi honekin
hartzen ez banaute
Sarasuakeri bat
egingo det neuk'e. (bis)

S. Colina:
Barkatu Aitor baina
ez dakit zergatik
oraingoan ez dezu
zuk arrazoi faltik
baina esan dezuna
zertan den ez dakit:
ez dakit mahonezko
galtza hoiengatik
edota kartzelako
tongo harengatik. (bis)

A. Mendiluze:
Bat ta bestearekin
Elkartea kexu
eta zergatikan den
dudatan zaude zu;
guztia kontatzerik
ez nuke nahi aizu.
Beraz abendurarte
itxoin dezakezu;
zoaz finalera ta
ikusiko dezu. (bis)

S. Colina:
Nahiz eta bakar batek
duen irabazten
zazpi dabiltza bueltan
bazter oro nahasten;
bertara iristea
duzu aurrikusten;
horrexegatik zabiltz
ilusioa pizten
baina hara're ez dira
guztiak iristen. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra