Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-10-10 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Josu Oiartzabal "Xamoa", Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-10-10 Usurbil Jaialdia
Gai-emailea
Agirresarobe, Iñaki "Tola"
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Oiartzabal, Josu "Xamoa"
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Astelehena, urriaren 12a, jaieguna da askorentzat, baita Hego Euskal Herrian ere. Zer deritzozue?

Deskribapena

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-10-10 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Josu Oiartzabal "Xamoa", Anjel Mari Peñagarikano


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Colina:
Hamabigarren eguna urriak
du kolore gorriduna
Espaini aldean izanagatik
atsegina ta leguna
beti gauza bat bakarra izan da
guk ulertzen ez deguna:
euskaldun batek nola ospatzen du
guardia zibilen eguna?

J.Oiartzabal:
Nahiz ta ulertzen egiten dedan
nola hala ahalegina
Euskal Herri ta espainiarrentzat
ez da egun bat berdina
jaieguna da guardia zibilen
eguna, gauza jakina
baina galdera ez zendun eingo
artzaia izan bazina.

A.M.Peñagarikano:
Beraien alde edota kontra
nola dago euskalduna?
Irizten diot ongi dagola
lehen Sustraik esan duna
guk ez genuke ospatu behar
hoi da oroitzen deguna
ez eta ere abenduaren
konstituzio eguna.

A.Arzallus:
Nik hiru karnet dauzkat patrikan
jaten bainaute bi herrik
baina ez dira bi nereak ta
besteak ez du indarrik
ta jai egunak jartzen dituzte
neretzat alper-alperrik
herririk gabe nik ez baitaukat
guardia zibilen beharrik.

S.Colina:
Nahiz ta hurrengo astelehena den
herri zahar honen islada
guardia zibilaz dugun harreman
raro horri errepara:
ostiak eman egurra eman
guk kritika zaparrada
behingoagatik jai eman eta
gu berdin kejatzen gara.

J.Oiartzabal:
Orain artean gure kontura
egin dute nahiko parrik
baina geurean egoskor segi
ai dira alper-alperrik.
Nahiz ta aitortu jai egiteak
berez ez dun gauza txarrik
ez dadukagu guk jai noiz egin
bestek agindu beharrik.

A.M.Peñagarikano:
Zein izan degu holako egunak
festa ipini dituna?
Ta Pilarika Guardia Zibilak
noiztik izan du kuttuna?
Esan dezagun beti euskalduna
izan dala fededuna
eta sinestu astelehena da
Ama Birjinan eguna.

A.Arzallus:
Etxera bueltan joatean edo
ateratzean etxetik
sarri Patrolek paso emanaz
mugan espaloi ertzetik
ta astelehenak zeozer baldin
badu Ama Birjinetik
ea ba lasai pasatzen geran
Bidasoaren gainetik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra