Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2009-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2009-12-26 Ordizia Jaialdia
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Mezu bat jaso duzu mugikorrean, Aitor. Zer mezu den jakiteko bi aukera dauzkazu: Iñaxiok mezu bat dauka eta nik beste bat; zuk esan zeinena nahi duzun, aukeratu bietako bat (Saroirena aukeratu du). Honela dio: " Zorionak zure finaleko saioagatik. Belodromotik bueltan lau puntu kendu zizkizuna".

Deskribapena

Doinua
Gure herri ttiki hau da
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2009-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Belodromotik irten ta
zorionan salatari
kotxe barrurantza sartu
eta ni nintzen gidari.
Ahalegin egin genuen
ospakizun ta afari
gero Beasaina buelta
hiru-lau San Miguel sari
baina arrebak eskatu
zion bere anaiari
etxera eramateko
ta ertzainak hantxe adi
putz egin globoan eta
zero koma hoeta hamabi.
Neri grazi gutxi ein zidan
ta gutxiago amari! (bis)

Igande gauez izan zen
ta ordu biak aldera
Lazkauko rotondan bertan
han zeuden gora ta behera...
Gure amaren etxea
ondoan dago gainera
ta beste ehunen bat metro
daude bertatik basera.
Suerte txarra soilik ez zen
izan nere arabera
baina behingoz har dezadan
optimistaren papera:
meritu gehiagorekin
nator gaur hauen artera
lau puntu gutxigorekin
sartu nintzen finalera. (bis)

Nahiz eta zure parean
bi begiek egin dizdiz
nahiz eta esan zenidan
pasatu nintzela neurriz
nik oraindik jarraitzen det
bertso gosez ta egarriz
eta irria sortzen zait
oroimena bertan jarriz.
Multa txikia izan zen
garbi egitekotan hitz
egin nuenarentzako
gelditu zen nahiko murritz
baina pozik esango det
beste berrehun mila aldiz:
ni hemen ari naiz kantari
ta zu patruilatzen zabiltz. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra