Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-12-30 Durango Jaialdia
Gai-emailea
Iturriaga, Unai
Bertsolariak / Egileak
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ohitura izaten da urtearen amaieran urtearen errepaso bat egitea, baina neu ere bertsolaria izan naiz, eta badakit hori urtero tokatzen dela, eta ez zaigula gustatzen. Jakin gurako nuke zein den urte guztian zehar gehien errepikatu duzuen gezurra.

Deskribapena

Doinua
Zazpi ahizparen gai den oihala
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:

Urte haseran zenbat promesa
eztarri honen antzeko*
ustez indartsu hasten direnak
urratuta bukatzeko.
Nik esan nuen prest nengoela
erretzeari uzteko
baina oraindik egun bat badaukat
promesa hori betetzeko.


A. Arzallus:

Ni ez naiz oso mutil puntuala
ta beti horren beldurra
maiz kontatzen dut “Kontrol bat zegon
muga ez zegoen xamurra”.
Pentsatu nere euskalduntasun
izatean iruzurra:
Poliziari egia eta
adiskideei gezurra.


M. Lujanbio:

Bi mila eta bederatzia
urte bat erreparatu
abenduaren hamahiru ezkero
ze eromen zenbat datu!
“Ta txapelaren pisua ze muz?”
ez dit ez gutxik galdatu!
Ta nik “A ba txapela ba normal
ez da ezer ere aldatu”.


Abarkas:

Txapelketa bat izan dut aurten
ta bertara naiz aurkeztu
gure ustetan ondo gengozan
preparatuta ta prestu
saio aurretik galdera bera
“Zaude nerbio ta estu?”
ta nik ezetza esaten nien
nahiz ta nik bere ez sinestu.


_______________
*Eztarria marrantatu zitzaion eta eztula egin behar izan zuen puntuaren hasieran.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra