Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-02-06 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2000-02-06 Urruña Jaialdia
Gai-jartzailea
Aizpurua, Karlos
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk hiru eskutitz, hiru letra, hiru bertsu idatzi behar dituzu hiru lekutara. 1.- Urruñako auzapezari 2.- Lekeitioko maiteñoari 3.- Garazin duzun bertze maiteari

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-02-06 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1.- Urruñako auzapezari

Neurria: 10eko nag.
Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko

Auzapez jauna, egun gauz hori
nik dizut erran beharra,
nere atzetik badudalako
abertzaleen indarra:
frantsesa zira, mihi gaiztoa
ta demagogo samarra;
Urruña hontan alperrik zaude,
hori nahi dut azpimarra,
baina zu zara kontu horretaz
ohartzen ez den bakarra. (bis)

2.- Lekeitioko maiteñoari

Neurria: 10eko nag.
Doinua: Sentimendua sartu zitzaidan

Urruñatikan ari natzaizu
maitasunaren harira;
zure begiak argiak dira,
irrifarrak du distira;
zure gorputzak edertasuna
urtuz eman du segida;
zure ondoan egotea da
orain daukadan desira;
zure begiak ikusten ditut
itsasoari begira. (bis)

3.- Garazin duzun bertze maiteari

Neurria: 10eko nag.
Doinua: Sentimentua sartu zitzaidan

Zu zara nere Jeinko bakarra,
zara nere aingerua;
neri pentsatzen baldin bazaude
argitu ohi da zerua.
Iparraldeko gaztea nahiz ta
rugbia dut eredua;
nere ondoan egotea da
egin dudan erregua,
zure besotan transformatzeko
lehenbiziko entsegua. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra