Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia
Gai-jartzailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Maia, Jon
Martin, Jon
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek ere, entzule guztiek bezalaxe, ikusi duzue, hor atzean Bai Euskal Herriari jartzen duela, baina nik nahi nuke zuek esaldi hori edukiz betetzea: nolako Euskal Herria nahi dugu edo nahi duzue? -kasu honetan zuek kantatu behar duzuenez-; zer daukagu ezinbesteko Euskal Herri horretan eta zer daukagu eginkizun?

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia, Jon Martin

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Nola behar lukeen ez dakit baino
ez denok geure alargun,
zer panorama beltzian gauden
esaten zertako jardun?
Bakoitza bere aldetik nunbait
ezin da ibili inun...
lehendabiziko jakin beharko da
herri bakar bat nahi degun. (bis)
Martin:
Herri bakar bat edukitzea
ez degu izango pena.
Oso urruti ikusten dugu
gure kulturan azkena;
katua eta txakurran gisan
daramagu bizi dena,
batasuna da momentu hontan
herriak behar duena. (bis)
Maia:
Egia da, Jon, hemen badago
zer kendu eta zer suma,
Euskal Herria funtsean degu
euskararen erresuma;
Iparraldean ta Nafarroan
behar da ofizialtasuna
eta euskarak ekarriko du
herriaren batasuna. (bis)
A. Arzallus:
Hasi Bizkaia ta Arabatik,
eta giputxen indarra;
beste aldean daude Lapurdi
Xuberoa ta Nafarra.
Arrotzik gabe lortu nahi dugu
Euskal Herri bat bakarra,
biak batean batzen dituna,
hegoa eta iparra. (bis)
Irazu:
Karta soziala onartu bedi
zerbait badu merezi-ta!
Drogek aukeran libre hobeto,
ondorenak ikusita.
Filosofatze gehitxo txarra da,
beti horretan hasita,
tabernak utzi zabalik eta
begoz kartzelak itxita! (bis)
Martin:
Askatasuna lortu nahiean
daramagu hainbat urte,
gure herriak betitik izan
ditu hainbeste bertute!
Egun batean askatasuna
guri emango baligute,
iragan aina etorkizun dun
herrian bizi nahi nuke. (bis)
Maia:
Esan bezela Euskal Herria
ez doa oso batera;
nik diskurtsoa eraman nahi det
praktikotasun aldera:
Ibarretxeri eskatzen diot
segi dezala aurrera.
Duda mudarik ez du balio,
bagera edo ez gera! (bis)
A. Arzallus:
Atzerritarrak lehendikan ere
bai baitauzkagu soberan,
nik Xebastian lehen ministro
jarriko nuke aukeran;
Egaña berriz guztien buru,
onena dugun tankeran;
bertsolariak parlamentuan
eta Reala primeran. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra