Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-09-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2004-09-04 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Imanol, saio hau hasi aurretik taldean zeundeten bertsolariak eta, isilik, kopetilun, ikusi duzu Maialen, hitzik egin ezinik. Jakin nahi duzu zergatik dagoen goibel; berak erantzungo dizu, eta ea kopeta ilun hori argitzea, alaitzea, lortzen duzun.

Deskribapena

Doinua
Hasiko al naiz hasiko al naiz
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-09-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Lazkano:
Nere galdera ez da izango
errita edo sermoia
bainan gaurkoan ikusi dizut
nik umorea doi-doia;
zu horren triste arkitutzeko
esan zazu arrazoia
edo bestela galde nezake:
zertarako da sasoia?

M. Lujanbio:
Sasoi beteak badauzka bere
arantzak ere gordeta.
Tristerik nago gauza batzuek
ondo ez dijoaz eta;
oain nola igo oholtzara ta
nola argitu kopeta?
Finegi eta gardenegi da
bersolarien kareta.

I. Lazkano:
Benetan goibel ikusi zaitut
gaurko saioan haseran;
ez dakit, maite, lehenago zu nun
ta nola ibili zeran.
Iruditzen zait adin horretan
bizi leikela primeran
baina umorea ez dago nunbait
adinaren gorabeheran.

M. Lujanbio:
Hara kontuak zer-nola diran
azalduko dizut zuzen
jakingo dezu nola urteetan
nahiko aurrera zoazen:
udan saioak ehundaka neuzkan
jendearen bistan maizen...
batzutan duda ere sartzen zait
zertan ari ote naizen.

I. Lazkano:
Hoinbeste saiok karga badauka
ez da lantegi makala
baina guziok horretaraino
heldu nahi dute ahal dala
ta zu horrekin kezkatutzea
ez derizkiot normala;
ez al didazu zeorrek aitortzen
alpertzen ari zerala?

M. Lujanbio:
Serioa da kontua eta
ez zaidazu egin burla;
ez da alperrana nere tristura
ez dezaket disimula.
Ez zuk eta ez jende ugarik
ezin ulertu sekula
irria gorantz egiten dunak
behera ere egiten dula.

I. Lazkano:
Txapela eta goi-goiko punta
nola dituzun igurtzi
aurrera ere nahi zenioke
zuk jokera horri eutsi;
ez det esango horrek ez dunik
ematen sufrimen gutxi
bainan mesedez Maialen maite
parre egiteai ez utzi!

M. Lujanbio:
Eskertzen dizut, Imanol; nago
pittin bat animatua;
kontatu dizut nere tristura
eta nere sekretua.
Bersolaritzaz aparte bada
munduan zer miatua
eta bizitza beti ez doa
nahi bezain errimatua.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra