Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2004-10-08 Bakio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
2004-10-08 Bakio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus:
Uste ginuen guk elkarturik
ez ginuela indarrik
aspaldi samar bereizi ginen
batzuk diote "Beharrik"!
Zu denen aurka zabiltz hizketan
beti erretxindu samarrik
zazpi probintzi egin al litezke
bi lagunekin bakarrik?
S. Colina:
Probintziatik probintziara
gabiltz etsaien erara
baina pentsatzen jarri ezkero
hartu gentzake patxada;
alper-alperrik ika-miketan
arituko gara, hara:
bi tren desberdin izanagatik
trenbidea bakarra da.
A. Arzallus:
Erraiten duzu zuk trenbidea
dugula bat eta bera
zure tixerta* lepoan hartu
eta segitu aurrera;
zurea gorri-gorria dugu
nik horirako aukera...
oharkabean marrazten dugu
Espainiako bandera.
S. Colina:
Ta Españako bandera denez
guretzako ertzekoa
egin nahi dugu luze zabal bat
gurea ta etxekoa;
neri berdin zait txuri-gorria
zein kolore beltzekoa
Euskal Herri bat egin dezagun
kolore anitzekoa.
A. Arzallus:
Euskal Herri bat sortu behar da
horretan biak bat gatoz
gainontzekoan elgarren kontra
ta etsaiak beti uros;
nik bai badiot zuk beti ezetz
ene zein garen maluros!
Lehenik pentsatu behar ginuke
zertan ote garen ados.
S. Colina:
Adostasunak bila ditzagun
joateko aurreraka;
orain denbora gure alde dugu
zergatik ari presaka?
Behingoagatik hasi lanean
ahaztuz gaur arteko kaka
azkenaldian epaitegitan
soilik elkartzen gara-ta.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra