Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-04-11 Donoztiri Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1999-04-11 Donoztiri Jaialdia
Gai-jartzailea
Soule, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Artetxe, Miren
Arzallus, Amets
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Badakizue, Frantzian egin dela berrikitan jende kondaketa bat, eta horren arabera estimatua da, egun, munduan sei miliar biztanle badirela. Hemendik mende erdi baten buruko bederatzi miliar izanen dira. Zer gogoeta eginarazten dizue horrek?

Deskribapena

Doinua
Txoriak eta txoriburuak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-04-11 Donoztiri Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Arzallus:
Azkenaldian gatazka asko
heldu da Euskal Herrira
eta barnetik zail da jartzea
gatazka hoiei begira;
pertsona hoiek dira medio,
horrenbeste tira-bira,
ze mesedea batzuek orain
bertan joango balira! (bis)

Artetxe:
Honbertze ume egiten gu gaur,
badugu hainbat meritu,
baina halere ez dugu behar
ordurarte guk izitu.
Kondaketa horrek ondorioak
azkarki ekarren ditu,
bizilekua txikitu eta
pobretasuna haunditu. (bis)

A.Arzallus:
Orain arteko martxa berdinen
joango gara aurrera
eta kontua ez da aldatzen,
askorentzako galera.
Gero ere berdin gertatuko da,
aldaketa hoiek bai zera!
Batzuek eskas izanen dira
eta besteak sobera. (bis)

Artetxe:
Pobrezi dena deuseztatzeko
bil dezagun hainbat indar,
pobretasuna zabaldu baita
kontinenteetan zehar.
Hamaika umek gosearekin
egin ohi dute negar,
nahiz txiki naizen eta lekua
askorik ez dudan behar. (bis)

A.Arzallus:
Orain artean ere izan da
hainbat inkesta ta froga
eta guzti hau konpondu asmoz
faltako zaigu denbora.
Nik ez dakit noiz izango diran
beatzi miliartik gora,
mundu batean denak kabitzen
nahikoa lan izango da! (bis)

Artetxe:
Populazioz gainezka dago
gure Lur planeta zaharra
eta badauka hustuketaren
baten haundia beharra.
Pizturik dagon bitarte hortan
gure iguzki izarra,
leku gutxio hartu dezagun
eta atxiki indarra. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra