Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1997-01-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga
| Bertsoa entzun | 
1997-01-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga
		
				
				Neurria: 
		Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Francon denboran bertso mundua
gaurko moduan ez zala,
baina Alfontso hor azaldu zan
diplomatiko zabala;
urte mordo bat eduki arren
atzeko horiek bezala,
pena bat daukat mundu hontatik
gazteegi joan zala. (bis)
Mila bederatziehun eta
hirurogeigarrenian,
bertsoak martxan jarri zituen
ia Euskadi danian;
makinatxo bat lan egin zuen!
Gehienak bide onian;
monumentu bat merezi luke
bertsolaien izenian. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
