Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-11-22 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-11-22 Eibar Jaialdia
Gai-jartzailea
Ezpeleta, Ernesto "Bihurri"
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Sorozabal, Jokin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Pisu berean bizi den bikotea zarete. Badakizue futbola dela errege eta gaur ere Jokinek telebista piztu du partidua ikusteko asmoz eta hara non ikusi duen Maialen, futbola dela-eta Abandonatutako Emakumeen Elkarteko lehendakaria, telebistan hizketan.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-11-22 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Futbola dala eta ez dala
senarrak utzi gaitu gu;
nereak behintzat pantaila aurrean
pasatzen du mila ordu.
Gure taldeak lan gogorrean
jo eta fuego dihardu;
Antena Tres ta Telecinco're
kodifikauko ditugu. (bis)

Sorozabal:
Asteburuan eta astean
gu gaude futbol egarriz,
ta gizartean gaur egun hori
kenduta ezer ez, berriz.
Telebista-ta guztiak gaude
hemen futbolaren premiz;
zu're ez zinan hor aterako
futbolik izan ez balitz. (bis)

Lujanbio:
Fubolagatik atera naiz, bai,
eta ze erremedio;
protagonismo honek halare
gehiegi ez du balio.
Fubolai beira egoten da hau
beti serio-serio,
gero ideia guztik berdeak
hola ateratzen zaizkio. (bis)

Sorozabal:
"Fubolak kalte egiten digu"
aritzen dira esaten,
ta horren kulpaz bikote asko
ari omen dira hausten.
Baina futbola kenduta ez det
nik gauza onik ikusten,
beti protestan ari direnek
motiboa izan dezaten. (bis)

Lujanbio:
Orain futbola, gero futbola,
besterik ezin ikusi,
ta nik programa batzukin badet
zuk uste aina kutizi.
Siloi batean eseritzen da
ta mugitzen ezin hasi;
komonerako ere altxatzen da
transistore eta guzi. (bis)

Sorozabal:
"Transistoreak komun batean
egiten du enbarazu",
hori pentsatzen ari bazera
konpontzeko prest naukazu.
Ideia bat det, zure iritzia
azalduko al didazu?
Nik kumonera joan ez nadin
komuna salan jar zazu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra