Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1996-03-30 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
1996-03-30 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hegazkinean sartu nintzen ni
zerbait biajatu guran,
nola oporrik ez nuen hartu
seguru juan dan udan.
Agertu nintzen sila azpitik
sekuestradore itxuran,
denak saltoka, dena garrasi,
ha iskanbila orduan!
Ze gauza txiki naizen ni eta
ze kristoa montau dudan! (bis)
Entrebista bat eskatu nuen
lehenik pilotoarekin,
ze arratoia nintzenik ere
gizon gaixoak ez zekin;
Amenazatu egin nituen
nere hortz zuri hoiekin,
kasu egin ta aterritazu
ta gainera prisarekin;
hurrengo baten biajatu behar dut
famili osuarekin. (bis)
Hor egon nintzen bidai eder bat
hala egiteko aukeran;
hegazkina zan elegantea
eta nindoan primeran;
azafatakin ezin konpondu,
ezer ezin nuen edan;
ze paradoja, pentsatzen jarri
gauza nola gertatzen dan:
beraien kaka janez bizi naiz
ta gainera beldurra eman. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra