Bertsos - View details   To know more about this section

1996-03-30 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1996-03-30 Bergara Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hegazkin barruan arratoiren bat ikusi zutela-eta behin Sondikako aireportuan berrehun eta berrogeita hamar bidaiarirekin zihoan hegazkin batek larrialdiko lurrartzea egin behar izan zuen. Hi haiz komeri horiek denak ikusi zituen arratoia.

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1996-03-30 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hegazkinean sartu nintzen ni
zerbait biajatu guran,
nola oporrik ez nuen hartu
seguru juan dan udan.
Agertu nintzen sila azpitik
sekuestradore itxuran,
denak saltoka, dena garrasi,
ha iskanbila orduan!
Ze gauza txiki naizen ni eta
ze kristoa montau dudan! (bis)

Entrebista bat eskatu nuen
lehenik pilotoarekin,
ze arratoia nintzenik ere
gizon gaixoak ez zekin;
Amenazatu egin nituen
nere hortz zuri hoiekin,
kasu egin ta aterritazu
ta gainera prisarekin;
hurrengo baten biajatu behar dut
famili osuarekin. (bis)

Hor egon nintzen bidai eder bat
hala egiteko aukeran;
hegazkina zan elegantea
eta nindoan primeran;
azafatakin ezin konpondu,
ezer ezin nuen edan;
ze paradoja, pentsatzen jarri
gauza nola gertatzen dan:
beraien kaka janez bizi naiz
ta gainera beldurra eman. (bis)