Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-11-22 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-11-22 Eibar Jaialdia
Gai-jartzailea
Ezpeleta, Ernesto "Bihurri"
Bertsolariak / Egileak
Agirreazaldegi, Ainhoa
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Goizero esnatzen zaituen txantxangorriari bi edo hiru bertso.

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-11-22 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zure kantua entzun nahiean
beste askotxo dabiltza,
era horretan ez du edonork
esnatzen bere bizitza.
Erabat arin belarritara
sartu ohi zait zure hitza;
ez da gogorra, ez da faltsua
ta gutxiago bortitza.
Nahiago nuke kantu gehiago
horren goxoa balitza. (bis)

Doinu politak entzun nahiean
hemen egunero gaude.
Aukera hori ez da izaten
alde guztitan halare;
soinu gogorrak eta bortitzak
alde guztietan daude.
Amets hutsetik jaikitze hutsaz
batzuk jartzen dira grabe;
zure doinuez neri berdin zait
gauerdia bada ere. (bis)

Zure kanturik nere etxean
nahiz ta sarri nabarmentzen,
ohitura hoiek herri honetan
lehen hasi ziran galtzen.
Doinua goxoak urritu dira,
hasiak dira apaltzen;
zenbait tokitan doinu zakarrik
gehiegi denez azaltzen,
saiatu zaitez zure kantua
Euskal Herrian zabaltzen. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra