Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hirurogeita hiru urtekin
lanpostutik erretira
egin nuen, ta orain goizero
abiatzen naiz mendira ;
maiz pentsatzen det "nere lagunak
animatuko balira!",
baina alferrak izaki eta
bakarrik joango naiz, tira.
Aldapan gora asnas estua,
ezin ikus urrutira;
inor ez daukat aldamenean,
inor ez nitaz kupira;
erdi etzanda mareatuta
laguntza eskean di-da:
"Etorri bila, etorri bila",
baina beranduegi da.
Hanka meharrak eta adina
nere kontra, nere etsai;
nik nahi nuena aldapa hontan
abitu ta gora jarrai.
Erori egin naiz, baina gaitzerdi,
bihotzak taupaka darrai;
eta gizon bat hor inguruan,
salbazioa leike, ai!
Besoak altxa ta oihu egin det
"hemen etzanda nago, bai!
";
ez dakit asko iraungo dudan,
nago izerdi hotzez blai;
"etorri zaite ni laguntzera,
hementxe nago zure zai
",
baina gizonak ez nau ikusten
edo ez nau ikusi nahi.
Malkar batean, noraezean,
hemen nago parregarri;
une batean elkartu zaizkit
heriotz eta jatorri;
ezin naiz jeki, ezin oihu egin,
ezin dut etxera korri;
"nere arnasa geratuko da...",
hemen estu eta larri.
Seme-alabek neri errita
ein izan didate sarri,
ta orain negar egingo dute
ta arrazoi eman elkarri.
Nik adio bat esaten diet
ta zuek hona etorri;
beti hainbeste maite nituen
arrosa gorriak jarri.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra