Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-11-24 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Arkaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-11-24 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Oihane
Goikoetxea, Arkaitz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Arkaitz, lanbidez adinekoak zaintzen dituzu. Azkenaldi honetan, Oihane zaintzen ari zara. Gaur, Oihanek zurekin maitemindu dela esan dizu. Hiruna bertso, hamarreko handian, Arkaitz hasita.

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-11-24 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Arkaitz Goikoetxea

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Goikoetxea:
Amona hauxe egina nuen
aspaldiko ezaguna,
zaintzaren zaintzaz bilakatu zait
oso gertuko laguna.
Gaur pasioa, bihar ere bai,
eta ondoren jarduna.
Nere gainera ez zazu bota
holako pisu astuna;
nik ere asko maitatzen zaitut,
baina zer da maitasuna? (bis)

O. Enbeita:
Lehen beldurra ta kezka bakarrik,
adina bainuen etsai,
ta orain berriz heriotzari
aurrez begiratzeko gai.
Maitasuna da lore ximel bat
bihurtzen denean ernai.
Pasioetan zurekin nabil
pasioak sortuz alai;
nire bihotza gaztetu duzu,
maitasuna bera ere bai. (bis)

A. Goikoetxea:
Zure esanak ikuspegi bat
bota lezake gainbehera,
pentsatzen nago nere barruan:
"baina posible ote da?".
Nola arraio egina duzu
nere aldeko aukera?
Nahiz eta jakin adinak adin
jo litekeela aurrera,
bide berean elkartu arren,
ez goaz leku berera. (bis)

O. Enbeita:
Dirudienez zure bidean
nirea ez da kabitzen,
dirudienez bihotzak ez du
askatasunez sentitzen.
Lasaitu zaitez pendejo hori,
ni ez bainabil erotzen;
badakit, nire kontua ez da
inoiz erreal bihurtzen,
baina ilusio hauek sortzea,
besterik ez zait gelditzen! (bis)

A. Goikoetxea:
Ilusioai eutsi zaiozu,
hori ez baita bekatu;
neri begira jar zaite eta
inoiz ere ez nekatu.
Egoerari aurre egiteko
beharko dugu prestatu;
maita nazazu nahi duzun aina,
ez duzu zertan kezkatu;
zuk ni bezala maita zaitzadan,
hori ez zaidazu eskatu. (bis)

O. Enbeita:
Maite nauzula esan didazu
ta ai ama, ez da gutxi!
Orain artean sentipen hori
inork ez dit erakutsi.
Zenbat alditan zabaldu naizen
ta gero kolpera itxi!
Bizitza on bat opa dizut nik,
bizitzari gogor eutsi;
zahartzarora ez zaitezela
bakardadean iritsi. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra