Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-12-01 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Silveira, Xabier
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lantegi handi bateko nagusia zara Unai eta lantegirako kontratatu berri duzun sendagilea Xabier. Langileen osasun egoera gertutik zaintzea da sendagilearen ardura. Kontua da Xabier lanean hasi zenetik, geroz eta langile gehiago dagoela bajan. Hiruna bertso zortziko handian Unai hasita.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Xabier Silveira

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga:
Zure izena proposatuaz
sindikatu ta antzeko
etorri ziren, ta esan nuen:
"bueno, bueno, ba ederto".
Baina gauza bat euki behar duzu
sekula ere ez ahazteko,
soldata altua daukazula zuk
hainbeste baja emateko. (bis)

Silveira:
Enpresa honek osasungintzan
hainbat arazo baditu,
nahiz ta Unairi nere jarrera
desegoki iruditu.
Zure langileek zazpitik bostek
ezin dute errenditu,
psikologo bat kontratatu ta
ezetz batere gelditu! (bis)

Iturriaga:
Langilea da langilea ta
behar du bere larruan,
ez zaite erori psikologien
faltsukerien erruan.
Baja eskatzen etortzen dira
hamabinaka karruan,
jakin nahi nuke zure pilulek
zer daramaten barruan? (bis)

Silveira:
Nere pilulez ez arduratu,
ez zaitez hargatik kezka;
zuk diozun hoiek soilik neretzat
gordetzen baiditut eta.
Langile batzuk etxean daude,
baina ez egin protesta;
beraien lana zuk egin zazu,
aste bat besterik ez da! (bis)

Iturriaga:
Sasimediku bat niri agintzen,
hoixe baino ez zan falta!
Orain egin du patronalak ta
langile soil batek talka.
Benga Xabier, egizu ospa,
alde, korri, tira, hanka!
Baja bakarrak ekarriko du
beste guztientzat alta. (bis)

Silveira:
Ez zaitez hainen urrun iritsi,
bertzela dena akabo!
Zuk nahi baduzu berriz bihurtu
ditzazket zure esklabo,
ta baja denei kenduko diet
azkar baino azkarrago,
nere soldata igotzen bada
milioi erdia gehiago. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra