Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Guraso gazte bat zaitugu. Etxeko erantzungailu automatikoan mezu bat jaso duzu: "Barkatu baina aspertu naiz etxean bizitzeaz, banoa eta ez nazazue bila". Zure 14 urteko alabaren mezua da. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Deskribapena

Doinua
Zure eskaerak egia esan
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Betidanikan izanagatik
txintxoa eta formala,
gaur etxetikan alde egina du
eta hau ez da normala.
Jakin dezala nire barruan
samina handia dala,
baina edonora joan baino lehen
benetan jakin dezala,
inun ez dela biziko hura
bere etxean bezala,
inun ez dela hura biziko
bere etxean bezala.


Agian nunbait aurkituko zun
bere gustoko mutila;
agian hantxe kalerik kale
diru eskean dabila.
Bere amatxo hementxe dago
negarrez eta isila,
baina alaba etor zaitezen
daukat esperantza pila,
ta zu etortzen ez bazerade
gu joango gara bila. (bis)


Pentsatua du etxetik kanpo
izango dela pakea,
eta hautsi du behin betirako
etxean zeukan katea.
Beretzat igual onura baina
gurasoentzat kaltea,
eta aurkitzen ez bazaitugu,
nahiz jarri borondatea,
nahi duzunean itzuli zaitez,
zabalik dago atea. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra