Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Goikoetxea, Arkaitz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu Amets, diru eskasia dela eta, telefono erotiko batean hasi zara lanean. Telefonoa hartu eta zure mutilaren ahotsa ezagutu duzu, Arkaitzena. Hiruna bertso hamarreko txikian Amets hasita.

Deskribapena

Doinua
Ai gure antzinako
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Goikoetxea

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Lehenagoko laguna
orain arerio,
mutilak deitu baitit
serio-serio;
ta nik erantzun diot
ze erremedio!
Nere mutilarekin
alta ez naiz fio;
atzo egindakoak
ez al zun balio? (bis)

A. Goikoetxea:
Telefonoan bada
nahi aina jenero,
hotzetan dena ere
ipintzen du bero.
Bi minutu nahi ditut,
bi minutu edo...
Berriro saiatzerik
nola ez espero,
atzokoan hain ongi
portatu ezkero. (bis)

A. Arzallus:
Ahotsa dardarka ta
bi masailak gorri,
hasieran jarri naiz
estu eta larri,
nere mutila dela
baitiot igarri;
telefonoan gabiltz
nahiko lotsagarri,
ta gehio nahi baduzu
honera etorri. (bis)

A. Goikoetxea:
Beti mintzatzen zera
hortik ezti-ezti,
ta ni ere jarri naiz
erabat amesti.
Hau gustagarria zait,
nola ukatu, noski;
ez naiz horra joango,
ez pentsatu gaizki,
telefonotik ere
badut eta aski. (bis)

A. Arzallus:
Hasieran entzun dut
dirring-dirring hotsa
eta ondorenean
mutilan ahotsa.
Hala ta guztiz ez naiz
ni sentitzen ontsa,
ta ez zaidazu egin
maitasun aitortza;
telefonotik ez da
sentitzen bihotza. (bis)

A. Goikoetxea:
Loreak bota dizkit
ero baten gisan,
maite ez duenantzat
ez litezke izan.
Bero-bero jarri naiz
ta ezin dut jasan;
gureak luzaroan
hola iraun dezan,
besteri holakorik
ez zaiozu esan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra