Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hemezortzi urteko ikasle batez maitemindu zaren berrogeita bost urteko irakaslea zara. Zure burua eta bihotza ezin dira bat etorri. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan.

Deskribapena

Doinua
Munduko ilunabarra
Neurria / Estrofaren izena
Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Neurria:  Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sentimentuen ardagai,
nere izar denen sabai,
ikuspegi oron talai,
jaiotza eta hil kanpai.
Nere ikasle bat ezagutu nun,
hasieran ez nuen nahi;
begi aurrean jartzen zitzaidan,
ez nintzen sentitzen lasai.
Ezkondua naiz, orain artean
banuen hainbeste dohai;
hainbesteraino txatxutu al naiz?
Nik zer egin behar dut, ai!
Ulertu ez dut ulertzen baina
bizi eta sentitu bai. (bis)

Bizitza dugun ruleta,
beti jira eta buelta,
hari begira zer gerta,
pasibokeriz beteta:
alde batetik nere andrea
dut bihotzean gordeta;
bestekaldetik orain sortu zait
nexka horrekin apeta.
Egia esan maitemina da,
ez da gero berriketa!
Zer egingo det, nola jokatu,
aidera bota pezeta?
Azken batean bizitza ere
leon castillo
da-eta. (bis)


Nere bihotz ta teilatu,
behin behar eta banatu,
batek bestea ukatu,
erabakiak nekatu.
Leon castillo esan det baina
patua beti da patu;
ez dakit ziur nere andrean
ondoan neu orekatu,
edo bestela gazteaz joan,
abentura ferekatu.
Pentsatzen ia aitu naiz eta
ohean nahi nuke sartu,
ta erabakia almohadakin
ta halare nik neuk hartu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra