Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Anjel Mari Peñagarikano

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Saioa
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu Peñagarikano futbolari zara bainan zure entrenatzaileak, Imanolek, joan den aspaldiko igandetan ez dizu jokatzeko aukerarik ematen.

Deskribapena

Doinua
Ai gure antzinako
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano
Fubolean badabil
hamaika tunante, (bis)
bainan nik iraun nahi det
zutik eta tente,
eraso behar dizut
orain derrepente,
lehen titularra nintzan
da orain suplente,
zer kristo gertatzen da
Jabier Clemente. (bis)
Lazkano
Irakiten jarri da
lagunan labia, (bis)
bainan dago indarrez
ahalmenik gabia,
gazte jendea dago
benetan trebia,
etsi-etsian egon
zaite Sarabia,
milaka ditudala
zu baina hobia. (bis)
Peñagarikano
Aspaldi hontan nago
konbokatu gabe, (bis)
ta Españiko ligan
majina bat talde,
beti jokatu nahi det
Athleticen alde,
hemendik Españira
zertarako alde?
Zenbat balio dedan
zuk Muñozi galde. (bis)
Lazkano
Ez al dakizu zer dan
Madriko ganora, (bis)
zer nolatan dabiltzan
biezu gogora,
etxeko ekipoa
nahi nuke mejora,
zuk baloirik onenak
boteaz kanpora,
orain bankiluan ta
belaxe palkora. (bis)
Peñagarikano
Honetxek ematen dit
mila amorrazi, (bis)
Bizkaian jaio nintzan
ta Bizkaian hezi,
baina ez gaituk konpontzen
ez ni eta ez hi,
direktibak bialduko
zaitu hor igesi,
txulo honek ez bait du
besterik merezi. (bis)
Lazkano
Gauzai leku onetik
ematen dio su, (bis)
ni txulo baldin banaiz
zuk berdintzen nazu,
agiri jarri leike
makina bat kasu,
orain Muñoz horrekin
hainbat amenazu,
Espaiñiarrarentzat
hobea zera zu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra