Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Luis Otamendi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Saioa
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Larrañaga, Anjel
Otamendi, Luis
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu Larrañaga, herriko serenoa, gaur parrandero bati kargua hartzen diozu edo kontuak eskatzen dizkiozu. Parrandero hori, Otamendi, zure herriko alkatea duzu.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Luis Otamendi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Larrañaga
Hartu beharra daukat
Alkatea kargu,
martxa hortan damazki
hiru lau bat ordu,
nere ingurutikan
norabait aldendu,
zurekin gaur jendeak
zer pentsa behar du?
Otamendi
Atzo gauean jan nun
nahikoa angula,
gero parrandarako
sasoi mardula,
alde egizak aurretik
sereno ahula,
jakin zak Alkateak
dana libre dula.
Larruñaga
Ez zazula hitzegin
zeuretzat kaltian,
eta entzun zaidazu
momentu batian,
zuk egunez agindu
eta nik gabian,
laster sartuko zaitut
txabola batian.
Otamendi
Parrandan ibili naiz
ni hor gau osuan,
ez da ardorik ere
sobratu basuan,
ez hai aurrean jarri
hi enbarazuan,
bestela sartuko haut
heu kalabozuan.
Larrañaga
Serenua daukazu
gizon seriua,
aixa azalduko det
nere baliua,
kargu hartzea daukat
obligaziua,
nun kristo daukazu zuk
edukaziua?
Otamendi
Gaur gauean ez nitun
erronda merkiak,
hustu ditut nik kopak
bait ere kapiak,
laister egingo dizkit
nik hire pakiak,
herri honetan agin-
tzen du Alkatiak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra