Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Imanol Lazkano
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Imanol Lazkano
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lazkano
Herri bete bat nola genduan
gogoan daukat oraindik,
gizarajoak hori merezi
ote zuan guregandik,
gure herri hau kaxkarra dala
majina batek esan dik,
despresiorik nahiz ez merezi
azken honetan nigandik,
herria hiltzen ez ikusteko
ni re baniak hemendik.
Gorrotxategi
Herri txikia izanagatik
txukuna eta garbia,
mundu hontako paradisuen
inbidirikan gabia,
gure aitonak, gure amonak,
toki hontantxe hil dia,
eta Lazkano nola hartu dek
joateko erabakia,
Jainkoagatik hik ez zak utzi
heu jaiotako tokia.
Lazkano
Bihotza zeukat oso kezkati
itxaropena urria,
horregatikan bizi izateko
poz gabe niok jarria,
nola etorri zaigu etxera
horrenbesteko harria,
mundu guzian zabalduko dit
gerta danaren berria,
ta zein gizonen errutan galdu
zaigun gure jaio herria.
Gorrotxategi
Izanagatik eguzki bero
ta neguan elur jasa,
gu sortu ginan herri txiki hau
ez baita toki eskasa,
zertako joan munduan zehar
herriz herri plazaz plaza,
hemen nahi ditut gelditzen diran
urte bakar hauek pasa,
ta jaio nintzan leku berean
nik eman azken arnasa.
Lazkano
Hauxen da une bildurgarria
ta hauxen da une latza,
bihotzeraino sartua daukat
maite minaren arantza,
hor ikusi da zenbait gizonek
egin diguten bengantza,
behin betirako lorerik gabe
galdu da gure baratza,
gizonik ezak hondatu digu
lehen genduen esperantza.
Gorrotxategi
Biok mutiko ginan artean
edo gazte ginanean,
beste ezeren inbirikan
ez zan gure barrenean
uste genduen bizi ginala
zerurik ederrenean,
eta Lazkano zerbaiten bila
bazoaz ondorenean
zai egongo naiz eta etorri
berriro nahi dezunean.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra