Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Larrañaga

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Saioa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Jon
Larrañaga, Anjel
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Enbeita, Uztailaren erdian eguzki berotan, belarra ontzen ari da. Larrañaga bestalde, etxe aurreko intxaurpean patxara ederrean dagoen auzoko baserritarra dugu.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Larrañaga

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Enbeita
Belarretan garbitu
ditut hainbat bazter,
bestela ahorako
ez bai dugu ezer,
izerditan bustia
goitik beheraino leher,
hau intxaurran azpian
guri eta eder,
finen kontura bada
bizi hainbat alper.
Larrañaga
Enteratuta nahi det
ni laguna jarri,
zu postura hortatxen
bait zabiltza sarri,
ni intxaurran azpian
da ez naiz egarri,
basarriko martxari
ez diok igarri,
Naparru aldetikan
legorra ekarri.
Enbeita
Urt'erdi egiten du
gaixo edo bajan,
beste urte erdia
lanagatik kejan,
ni bien bitartean
hemen naiz lan ta lan,
munduko bizi latz hau
hara jaunak zer dan:
Batzuek izardia,
beste hatzuek jan.
Larrañaga
Lagun baserritarra
nago antzemana,
gogoan hartu zazu
esaten dedana,
eguzkitan zertako
egiten dek lana,
silora sartu zazu
hor sortutzen dana,
ta Naparruan dago
zeuk nahi dezuana.
Enbeita
Urruneko belarrez
ezin naiz mantendu,
alperren amets hori
behar zeunke kendu,
bizitza behar dugu
lanetik zuzendu,
zeuk ere zeure lanez
jan behar bazendu,
ez zinake egingo
hainbeste gizendu.
Larrañaga
Nik badakit lanean,
badakit sufritzen,
kontsejua eman nahi
gaur ez det etsitzen,
intxaurraren azpian
ez nago luzitzen,
eguzkitan lanean
aspertu bait nitzen,
zuk e ikasiko dezu
denboraz bizitzen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra