Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Saioa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Xabier "Euzkitze"
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Bizitza guztia itsasoan eman duzu: Gaur egun ohetik mugitu ezinez zaude. Leihotik sartzen zaizu itsasoaren olatu hotsa.

Deskribapena

Doinua
Semaforoak gorri ta berde
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hainbat urtetan probatua dut
itsasoaren morrontza,
sarri gozatuz, sarri sufrituz
bere bero eta hotza,
baina lehen gazte nuen gorputza
ohean erdi hilotza,
behintzat eskerrak entzun nezaken
hainbat olaturen hotsa,
hala ez balitz nik honezkero
geldirik nuke bihotza. (bis)

Hainbat barkutan egin izan dut
hara ta honako jira,
denak batuta emango nion
mundu osoari bira,
nere alaba, nere ondoan
erdi negarrez ari da,
neska mesedez hainbeste malko
hemen ez zazula tira,
altxa nazazu ea hiltzen naizen
itsasoari begira. (bis)

Oso gazterik eman nuen nik
itsasorako pausoa,
aitortzen dut ez dudala izan
bizimodu erosoa,
zuri begira naiz zorionez
neure alabak jasoa,
nahiz nik hainbeste sufritu mila
esker zuri itsasoa,
ni ezer ez naiz, zu izan zera
nere bizitza osoa. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra