Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Saioa
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Sorozabal, Jokin
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Larunbat gauean sartu zara neska gazte batekin zeure kotxean eta hor eraman duzu txoko batera. Egunsentian esnatu zarenean, lurrean zaude bakarrik, ez kartera ta ez kristo.

Deskribapena

Doinua
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ez det esango neska gaztekin
asko ibili naizela,
baina gaur arte santa-sekula
ez naiz gelditu honela,
badakizute gaurko neskekin
kontuz ibili behar dela,
bakarrik behintzat inora (e)re
ez ijitoekin bezela.

Dantzalekutik atera eta
tabernara zuzenean,
dotore asko mintzatu zan han
grazi ta maitasunean;
orain ez kotxe ta ez kartera
gelditu naiz azkenean,
emakumeak gaiztonak berak
bakarrikan daudenean.

Tonto xamarra izaki ni (e)re
ikusten degu zergatik,
nik ezagutzen ez nuen norbait
kotxean hartzeagatik,
gaurtik aurrera alperrik dira
feminista hoien aitzakik,
ez daitezela gehiago keja
biolazioengatik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra