Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Saioa
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Larrañaga, Anjel
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Bost seme-alabaren ama zaitugu. Gaur ohartu zara zure seme-alabek ez dutela zure beharrik.

Deskribapena

Doinua
Gorago eta nun goxoago
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Beti bezala amak badauka
hitzegiteko lekua,
zuek hazitzen isuri nuen
ezbeharra ta malkua,
baina haunditu zerate eta
lortu det nere gogua,
a(ha)lik ondoen pasa zazue
hemendik aurrerakua.

Amak dadukan maitasun hori
ezin leike erretira,
zuek hazi ta irripar hori
dator nere arpegira,
bost alaba ta bostak politak
lagunekin horko jira,
ilusiotan bizi nahi nuke
etorkizuna(r)i begira.

Ama batentzat bizi modua
izanagatik zorrotza,
ilusioak hazi dirala
egin nahi nuke aitortza,
bateko dala bataioa ta
besteko berriz ezkontza,
desiatutzen nengoen eta
iritsi da nere poza.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra