Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Millan Telleria

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Saioa
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Telleria, Millan
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Afalondo batean Mañukorta txiste kontatzen ari da, tartean han dago Telleria ere, baina ez du farrerik egiten.

Deskribapena

Doinua
Mundu honetan holako gauzak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Millan Telleria

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta
Txiste kontatzen lasai ari da
Jainkumendiko mutila,
afalonduan irritar gozoz
albuan entzule pila,
eta bakar bat hortxe dadukat
guztizko isil-isila,
ez dakit degun euskalduna edo
kanpo aldeko jentila,
bibotearekin ematen dezu
egizko Guarda Zibila.
Telleria
Ez dakit duten pagatu eta
hau honuntza ekarria,
edo bestela pasadizoan
bere kaxa etorria,
baina umore ona jartzeko
abilidade urria,
hau ikusita nork egingo du
gaurkoan farre irria,
ezer onikan ez du kontatzen
bera da parregarria.
Mañukorta
Mutur beltza(re)kin nere lagun hau
albuan dago itxusi,
itxusi(ag)orik egundo santa
begikin ez det ikusi,
alfalonduak merezi baidu
irriparra eta grazi,
zuk e(re) lehenbizi txiste ederrak
ondo kontatzen ikasi,
eta geroztik ni bezelaxe
lasai kontatutzen hasi.
Telleria
Atzetik aurrera hasten da eta
erdi parean gelditu,
nik zer esaten ari dan ere
ezin diot konprenditu,
lehen lotsagarri etorri da ta
lotsakizuna haunditu,
mingaina ere bere ahoan
ezin baizaio kabitu,
ta ezpainak baino bere bekainak
gehiago mugitzen ditu.
Mañukorta
Desafiuak jaun andereak
azaltzen dira sakonak,
ta erantzunak bibotedunak
bihotz-bihotzez emonak,
irripar asko egiten daki
neri begira dagonak,
begikin ere errezoiakin
beti ditut zorionak,
edozertako balio baidu
ni bezalako gizonak.
Telleria
Honek esanda entzundakoei
irrifarra nola truka,
inork ez dio antzik ematen
noiz hasi dun da noiz buka,
honek badauka oihu irrintzia
badu putza eta puzka,
hasi ha(d)i zinu batzuk eginez
ta hasi badi ojuka,
lanbada dantza egiteko (e)re
okertzen lanik ez dauka.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra