Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Saioa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Murua, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Itsasontzi haundi bat egiten aritu zarete biok. Iñaki Murua injinaria eta Lazkano soldadorea. Oraintxe uretara bota duzue untzia eta zuen bion begien aurrean urpera joan da.

Deskribapena

Doinua
Amerikara noa
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, txikiaren modekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, txikiaren modekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Iñaki Murua

Neurria:  Zortzikoa, txikiaren modekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, txikiaren modekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Murua
Nahiz ni zuzena izan
lanak agintzeko,
ez dauka arrankerik
honek, ez, heltzeko,
soldadorea daukat
alproja antzeko,
tapatzeko esan nizun
ta ez zulatzeko.
Lazkano
Ni beti izandu naiz
soldadore fina,
ta hor ere egin det
nere ahalegina,
azkenik neronek dut
kulparik haundina,
honen plano xaharreri
kaso(r)ik ez egina.
Murua
Planotik egin nuen
nik pila galanta,
haiei ez zitzaien ez
detailerik falta,
soldatzeko onena
ustez hor aparta,
izenez ona baina
tontoa galanta.
Lazkano
Karrera bukatu ta
etorri zan aurki,
lan denak nola egin
berak erabaki,
lau liburu letuta
kontua galanki,
ta ezkerreko eskua
nun daukan ez daki.
Murua
Azkar gastatzen ditu
hileko jornalak,
lana baino lehenago
juergarako planak,
berandu arte hortan
besterentzat lanak,
begiak soilik dauzka
soldadorea(re)nak.
Lazkano
Tonto bat zeradela
ez zaidazu uko,
hobetogo esanda
lore beranduko,
neuk e(g)ingo dut beste bat
urte bat orduko,
ta egon zaitez ziur
ez da hondatuko.
Murua
Berriro juan zaitezke
golfoen tartera,
hola ez dezu laister
beteko kartera,
zu txarra zeralako
biok galdu gera,
zerbait baldin bazera
urpetik atera.
Lazkano
Izan dulako aita
guztiz aberatsa,
karrera ikasi ta
graduetan altxa,
eta hasi orduko
lanean zalantza,
herriak jasotzeko
hau dek hauxe martxa!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra