Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nere denboran gutxitan egin
dedan hain eginkizuna
gizon batentzat izan diteke
okerra edo lizuna,
baina nere ustez egin nahi nuen
neskatxa berak nahi zuna,
horretaratu gerade eta
jaunak hau da erantzuna,
neri ez baino hark diruari
zion nunbait maitasuna.
Gizonezkoak sarritan egin
izan degun aberia,
gehiago ere erortzen dira
ez zan bakarrik neria,
begiak ere baditugu ta
sortzen zaigu inbiria,
baina azkenik negargarria
gerta zaidan komeria,
ederki asko ordaindua det
neronen zabarkeria.
Pentsatzen nuen neskatxa horrek
bazidala maitemina,
eta neronen harrokeriak
dit hortara eragina,
baina itxuraz ez zan dama hau
oso garbia ta fina,
gizon tontoak aprobetxatzen
aspalditikan zekina,
neronek ditut kulpa guztiak
eta ederki egina.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra