Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Nikolas Zendoia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Saioa
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Sorozabal, Jokin
Zendoia, Nikolas
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Sorozabal, etxegile edo kontratista zaitugu, atzo zure etxera eskean etorri zen Zendoia eskalea, gaur bera obrara etorri zaizu etxe bat erosteko asmoz.

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Nikolas Zendoia

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal
Kontratista bat ta eskale bat
itxuraz ez daude berdin,
nik lehen limosna bat eman nion
gauez ondo egon zedin,
ta gaur obrara etorri zaigu
hontatik ez det atsegin,
korbata eta trajea jantziz
ta esku(e)n taloiarekin,
dirua azkar egin dezu zuk
atzoko bost durorekin.
Zendoia
Ni gaur ez nator taloiarekin
gezurra esan dezu hor,
baina ez pentsa gauza horrekin
ni jartzerikan saltakor,
atzo ezezik garbi nator ni
harrokeri gabe jator,
iruditzen zait kontratista hau
neretzako gogor dator,
atzo eskera joan nintzaizun
da gaur ere hala nator.
Sorozabal
Etorri zera nere pisu on
baten jabe izateko,
beraz eskera etortzea zuk
izango dezu kalteko,
diru pixka bat izango dezu
taloiez zaude konpleto,
zure itxurak merezi arren
horrenbeste errespeto
hau azkarregi aberastu da
gizon fina izateko.
Zendoia
Etxegilea nun dadukazu
gizonaren herentzia?
Hizketarako gutxieneko
erabil kontzientzia,
ez da komeni une batean
agertu aurre-atzia,
ez det pentsatzen nik eskalea
zuri pake(a)n lagatzia,
atzo limosna eskatu nizun
eta gaur berriz etxia.
Sorozabal
Gauza ttikitik haundienera
pasa zera zuzenean,
hau da ijito koskorra orain
dedana aldamenean,
atzo limosna ta gaur pisua
Jainkoaren izenean,
beraren jabe egin nahia zuk
badaukazu azkenean,
besteak hasten diran bezela
aurrena hasi lanean.
Zendoia
Azken bertsoan esango dizut
jauna suabe-suabe,
une hontatik igesi zoaz
neri ezer eman gabe,
gure munduko bizi zital hau
badijoa nahiko grabe,
eta ni ere nolatan nauzun
sendi txiki baten habe,
zer arraiotan ez det izan be(ha)r
etxe bizitz baten jabe?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra