Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Bertsoa entzun |
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Neurria:
Neurri luzekoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ohean nago eta
horra hor aitortza,
bizi hauxe gehiago
ezin dut goza,
arrantzale izan naiz
langintza zorrotza,
ohean gelditzea da
benetan motza,
urruti dut poza,
triste dut bihotza,
penaren morrontza,
negarrez entzuten dut
olatu hotsa. (bis)
Itsasoan ibili
nintzen errespetoz,
bertantxen saiatuaz
ni indar oroz,
orain ohean nago
ez daukat hainbat poz,
begiraka hor nago
sentimendu gozoz,
olatuak datoz,
dira nere bihotz,
ta hemen nago motz,
berriro itsasora
juateko asmoz. (bis)
Itsasoko bizitza
hain da arlotea,
berak eskeini zidan
bizi atea,
baina orain ezin dut,
neuretzat kaltea,
penagarri da noski
hola egotea,
bete da epea,
buka da nekea,
arriskuz betea,
agur nahi dezun arte
itsas maitea. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra