Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Neurria:
Neurri luzekoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Aita zana (e)re marinela zen
ta bizioa ezarri,
Iehenak eta orainak nola
dakarren hainbat lokarri,
gaztetatikan sentitzen nitzan
itsasoaren egarri,
ontzi batean lehen ere musu
eman genion alkarri,
hura juan zan eta geroztik
nabil estu eta larri,
neretzat ere urteak pasa
ohean nago elbarri,
olatu hots horiek dirade
neretzako bizigarri.
Nahiz marinelak sarri ez izan
merezi hainbeste gradu,
lagun zirana(r)i orain ohetik
zerbait nahi diet bialdu,
zoritxarrean gauzak estu ta
langabezia ugaldu,
baina hala(e)re nere lagunak
itxaropenik ez galdu,
geroa ere bistan dago ta
nahiz etorkizuna zaildu,
segi uretan ofizioa(r)i
ahal degun bezela heldu,
arrai freskoa lasai ekarri
portuan ahal bada saldu,
lurrean ere zer janik ez da
urak ematen ez badu.
Hamaika ordu uretan pasa
eguzkitik ilargira,
gauean ere polita baita
itsasoaren dizdira,
ez dakienak zail da jakiten
han ohi degun ikusmira,
ni hemen baina nere lagunak
oraindik han ari dira,
aitonazahartu egonagatik
batere ez zait kupira,
oroitutzen zait lehen egindako
horrenbeste jira-bira,
egunen baten irtetzen banaiz
ni etxeko atarira,
azken arnasa eman nahi nuke
itsasoari begira.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra