Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga
Neurria:
Neurri luzekoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Talde galanta ginan haseran
baina bagoaz gutxitzen,
geure lanetan saiatu gera
ahal den puntu gehien biltzen,
zerrenda hori begira inoiz
egondu gera harritzen,
epaikoeri asko esaten
ere ez naiz atrebitzen,
saia zaitezte iritzietan
elkarrengana hurbiltzen,
ta entzuleok badakizute
zenbat bertsolari naizen,
ahal dan neurrian jarraitu nahi det
zuen beharrak serbitzen.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra