Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Saioa
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Sorozabal, Jokin
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Bost seme-alabaren ama zaitugu. Gaur ohartu zara zure seme-alabek ez dutela zure beharrik.

Deskribapena

Doinua
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garai batean berauengandik
hau espero ote nuke?
Hauek hazitzen ta hauek zaintzen
banuen hainbat bertute,
eta gaur berriz bazter batean
abandonatu dezute,
bizia eman zizuenari
zer egiten diozute?

Garai batean mintzatzen ziran
halako era alaian,
zeren propina ematen nien
zine(r)a joateko jaian,
eta gaur berriz nitaz ahaztuta
daude hain era lasaian,
maitasun denak bukatzen dira
beharrik ez dan garaian.

Pentsa zuentzat pertsona hoberik
ez dala izan munduan,
zergatik uzten nazute beraz
umezurtz baten moduan,
nik nola hazi zaituztedan, ba,
izan zazute goguan.
Ai nik horrela jokatu banu
jaio zinaten orduan!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra