Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador", Iñaki Eizmendi "Basarri", Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Manuel Olaizola "Uztapide"
1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador", Iñaki Eizmendi "Basarri", Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Manuel Olaizola "Uztapide"
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Xalbador:
Orra, mutillak, nik egin behar
ditut hartu tuztan lanak,
ofizioak gradotxo batzuk
eni badauzkit emanak,
ni ez nau ezertan mendratuko
papertxo hunek dionak
huna zer utzi nai dauzazuen
zuen aita maite zanak.
Uztapide:
Neri aita zanak eman zizkiran
sekulako alderdiyak,
beste gauza bat agindutzen dit
neri zeruko argiyak,
abogadu onek ez baditu egin
gauzak alako garbiyak,
ta beste seme txiki oneri
emaizkazute erdiyak.
Lazkao-Txiki:
Aizken orduko eginkizunak
badu estuaren lana,
bi seme gaitu aita orrek ta
ni len zeozer emana,
bañan badakit eriotz txarrak
estuturikan daukana,
aitona zana, zuzendu zazu
gaur aitak ezin duana.
Basarri:
Seme gaztiak aitonarentzat
atera digu mintzua,
nik ondo dakit gazte-denboran
etzala oso zintzua,
orri partilla eman nion ta
oni etxe osua,
alare gaurko ume ziztriñak
gaizki artzen gurasua.
Xalbador:
Ene Iekua ez da gaur ona,
hauxe da hauxe lan hotza,
Yenko maitea, zuzen gaitzazu,
egiten daizut otoitza,
nik konprenditzen dut aitona
samur orren bihotza,
ez du nai merezi ez duenak
ditzan ondasunak goza.
Uztapide:
Sesiyuakin ez dago ezer,
bildu gaitezen batea,
zuk ere, lege-gizona, ondo
zeure kontuak atea,
zer balio du deretxo danak
nik dauzkadala esatea?
gezurrik gabe obe da emen
nork berea ematea.
Lazkao-Txiki:
Aita azkeneko arnasaz da ta
ez du arnasik lasatzen,
gu, bi semeak, nori zer eman
biok larri gaude emen,
len pixkatxo bat emanagaitik
berriz ari naiz eskatzen,
aita on baten borondaterik
beñere ez baita amaitzen.
Basarri:
Borondaterik ez da amaitzen
baña ezin jardun ematen,
gure etxian lanik etzegok
zegon pixka eramaten,
guraso zarragatikan ari
zerate au t'ori esaten,
seme aueri kostako zaye
aita añakuak izaten.
Xalbador:
Huntara ezkeroz ez bedi egin
hemen gehiago kalte,
ni ere beira konpon zadien
egondu naiz orai arthe,
etzazu egin, aitona ona,
biotz on ori bi pharte,
inposible da zuk ez dituzun
zure bi semeak maite.
Uztapide:
Aita maitea, mundutik juan
ziñan gaur baño lenago,
gure aurrian zaude gaur berriz
eta nik ori nayago,
borondatia izan dezu ta
ezin zindezke geyago,
zerbait sarritan ein badezu ere
dana barkatuta dago.
Lazkao-Txiki:
Bi senideak erentziyagan
zertarako jarrai teman,
aitak beriak ditu diruak,
nork gaur ez diyo antzeman?
aitak arnasa doi-doi dauka ta
itzikan ezin du esan,
zerutikan zatoz, aitona, eta
norentzat biar du eman?
Basarri:
Seme zarrena zuk etxeari
eutsi zayozu zutik,
seme gaztia ez gastatu zuk
nolanai nere dirutik,
aitanganako gorrotu txarra
kendu zazute burutik,
leziyo auxe ematiarren
jetxita nago zerutik.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra