Bertsos - View details   To know more about this section

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador", Iñaki Eizmendi "Basarri", Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Manuel Olaizola "Uztapide"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (4. 1962)
Performance
1962-12-30 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Authors
Aire, Fernando "Xalbador"
Eizmendi, Iñaki "Basarri"
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Olaizola, Manuel "Uztapide"
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Gai nagusia -gero esango det zeatzago nola dan- Testamentua da. Egun batzuk dirala baserritar bat il zan eta baserri on eta eder baten jabea zan gañera. Bi seme utzi ditu munduan. Ta momentu ontan eskribauak irakurtzen die seme biei aren testamentua. Eskribaua testamentua irakurtzen ari dala, gelaren erdian agertzen da aita zana, noski zerutik, bueltatu da, beste mundutik itzuli da. Aitak testamentuan uzten dio seme zarrenari baserri osoa, bere ganadu ta gauza guziekin, soro ta guzi. Gazteari berriz, gaizki portatu zala gurasoekin, gañera len ere naikoa jaso zuela etxetikan, eta ez dio ezertxo ere uzten. Xalbador izango da eskribaua. Uztapide izango da semerik zarrena. Lazkao-Txiki izango da seme gaztea. Eta Basarri aita zana, gelaren erdian zerutik agertua. Xalbador asten da eskribauaren izenean.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1962-12-30 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Fernando Aire "Xalbador", Iñaki Eizmendi "Basarri", Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Manuel Olaizola "Uztapide"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xalbador:
Orra, mutillak, nik egin behar
ditut hartu tuztan lanak,
ofizioak gradotxo batzuk
eni badauzkit emanak,
ni ez nau ezertan mendratuko
papertxo hunek dionak
huna zer utzi nai dauzazuen
zuen aita maite zanak.

Uztapide:
Neri aita zanak eman zizkiran
sekulako alderdiyak,
beste gauza bat agindutzen dit
neri zeruko argiyak,
abogadu onek ez baditu egin
gauzak alako garbiyak,
ta beste seme txiki oneri
emaizkazute erdiyak.

Lazkao-Txiki:
Aizken orduko eginkizunak
badu estuaren lana,
bi seme gaitu aita orrek ta
ni len zeozer emana,
bañan badakit eriotz txarrak
estuturikan daukana,
aitona zana, zuzendu zazu
gaur aitak ezin duana.

Basarri:
Seme gaztiak aitonarentzat
atera digu mintzua,
nik ondo dakit gazte-denboran
etzala oso zintzua,
orri partilla eman nion ta
oni etxe osua,
alare gaurko ume ziztriñak
gaizki artzen gurasua.

Xalbador:
Ene Iekua ez da gaur ona,
hauxe da hauxe lan hotza,
Yenko maitea, zuzen gaitzazu,
egiten daizut otoitza,
nik konprenditzen dut aitona
samur orren bihotza,
ez du nai merezi ez duenak
ditzan ondasunak goza.

Uztapide:
Sesiyuakin ez dago ezer,
bildu gaitezen batea,
zuk ere, lege-gizona, ondo
zeure kontuak atea,
zer balio du deretxo danak
nik dauzkadala esatea?
gezurrik gabe obe da emen
nork berea ematea.

Lazkao-Txiki:
Aita azkeneko arnasaz da ta
ez du arnasik lasatzen,
gu, bi semeak, nori zer eman
biok larri gaude emen,
len pixkatxo bat emanagaitik
berriz ari naiz eskatzen,
aita on baten borondaterik
beñere ez baita amaitzen.

Basarri:
Borondaterik ez da amaitzen
baña ezin jardun ematen,
gure etxian lanik etzegok
zegon pixka eramaten,
guraso zarragatikan ari
zerate au t'ori esaten,
seme aueri kostako zaye
aita añakuak izaten.

Xalbador:
Huntara ezkeroz ez bedi egin
hemen gehiago kalte,
ni ere beira konpon zadien
egondu naiz orai arthe,
etzazu egin, aitona ona,
biotz on ori bi pharte,
inposible da zuk ez dituzun
zure bi semeak maite.

Uztapide:
Aita maitea, mundutik juan
ziñan gaur baño lenago,
gure aurrian zaude gaur berriz
eta nik ori nayago,
borondatia izan dezu ta
ezin zindezke geyago,
zerbait sarritan ein badezu ere
dana barkatuta dago.

Lazkao-Txiki:
Bi senideak erentziyagan
zertarako jarrai teman,
aitak beriak ditu diruak,
nork gaur ez diyo antzeman?
aitak arnasa doi-doi dauka ta
itzikan ezin du esan,
zerutikan zatoz, aitona, eta
norentzat biar du eman?

Basarri:
Seme zarrena zuk etxeari
eutsi zayozu zutik,
seme gaztia ez gastatu zuk
nolanai nere dirutik,
aitanganako gorrotu txarra
kendu zazute burutik,
leziyo auxe ematiarren
jetxita nago zerutik.