Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-12-22 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (5. 1991)
Saioa
1991-12-22 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Zu, ilunabarrean amari musu emanda zeure autoan atera zara festara, ordubiak alderako itzuliko zarela esanez. Une honetan goizeko seiak dira. Oraintxe gogoratu zara amari emandako hitzaz. Zauden egoeran zaudela, zeu zauden tokitik hiru bertso.

Deskribapena

Doinua
Maitasuna da bizi izateko
Neurria / Estrofaren izena
Neurri berezikoak

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1991-12-22 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Neurri berezikoak 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Musu bat eman ta sukaldean
geratu da isil-isil,
gizarajoak pentsatuko du:
"Semea nun ote dabil?"
Gure etxean gu bost gerade,
neska bat eta lau mutil.
Bizitzak zenbat maratil...
Gaixoa ez dago trankil. (bis)
Ene amatxok pentsatuko du
ni istripuz naizela hil,
ajola haundirik neri ez zait behintzat
neu ondo baldin banabil. (bis)

Gizarajoak zai egiten du
minutu eta segundo,
ez du usteko neu nabilenik
espero nun bezain ondo,
ni bezelako parranderorik
ez bait da sortu egundo,
nik dantzatzen det fandango,
rock and rolla eta tango. (bis)
"Ene Anjel Mari seme bihurria",
harek ez al du esango?
Residentzian gaixo egotea
ez zan hobea izango. (bis)

Etxetik irten ordubitako
berriz itzultzeko planez,
orain zertxobait egin behar det
amatxoren oroimenez.
Aste guztian ni aspertzen naiz
neure bertso eta lanez
ta parrandero naizenez
nik lo lasai astelehenez, (bis)
baina nerekin hogei urteko
neskatxa bat daukadanez,
nik telefonoz deituko diot
ondo nagola esanez. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra