Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-12-22 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Martin Rezabal "Olaso", Jon Sarasua

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (5. 1991)
Saioa
1991-12-22 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Rezabal, Martin "Olaso"
Sarasua, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Olaso, baduzu zure etxebizitzaz aparte, beste etxe bat ere hutsik. Ikustaldi bat egitera joan zara zeure etxe horretara eta barruan Sarasua, gazte hau, aurkitu duzu.

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1991-12-22 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Martin Rezabal "Olaso", Jon Sarasua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Olaso:
Gaztetatikan lanean hasi
ta dirua irabazi,
bi etxe txiki neureak egin
ta hirugarrena kasi.
Hutsik zegon hoi aspalditxoan,
nola ez nuan ikusi?
Zer egiten dek aizak, gaztea,
besten etxean nagusi? (bis)

Sarasua:
Ikusirikan zure etxea
guztia hautsez beteta,
okupatzea pentsatu dugu,
hartako izanik beta,
gazte pila bat gauden artean
inun ere ezin gordeta,
Donostiako aberatsekin
kokoteraino gaude-ta. (bis)

Olaso:
Konprenditzen det gaztetxo honek
esaten duena dena,
aberats hoiek dana berentzat
pobrearentzat rejimena.
Ustekabean etxera sartu
gerta laiteke krimena
ta sartzerako gutxin gutxinez
eskatu ezak baimena. (bis)

Sarasua:
Gazteak ere etxe batean
beharko degu mantendu,
aizu, ez zaidazu aitona maite
ahotikan hitza kendu.
Berai baimena eskakutzeko
agureak esaten du,
komisarian egongo ginan
eskatu izan bagendu. (bis)

Olaso:
Nere lagunak esan duenai
hartu ondoren arreta,
minberatu naiz nere etxean
ikusi ondoren porreta.
Ate guztiak txikitu eta
siloiak berriz erreta,
ehun mila pezta behar dizkiak
nik hileroko errenta. (bis)

Sarasua:
Gure zahar hauek jartzen digute
hainbeste atarramentu...
Ura, zaborra ta argindarra
joango dira gure kontu
baina errentak errespetatzen
ez gabiltza oso santu,
etxea sano uzten badegu
egon zaitezke kontentu. (bis)

Olaso:
Holakorikan gerta zeikenik
ez nun pentsatzen sekula,
negar malkoak erortzen zaizkit
ezin ditut disimula,
gizon zintzoai egin al zaio
inoiz orain hainbat burla?
Gelditu gera geure gauzekin
agindutzen ez degula. (bis)

Sarasua:
Gu berriz gaude etxerik eta
dirurik ez daukagula
eta soberan dadukanari
egin dakioke burla.
Agur ta erdi aitona maite
eta ez ahaztu sekula
gure ahulean gazteok ere
gure armak baitugula. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra