Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-12-03 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Maialen Lujanbio

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Saioa
1995-12-03 Ordizia Txapelketa
Gai-emailea
Madariaga, Joxepa
Bertsolariak / Egileak
Gorostidi, Bixente
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aita alabak zarete. Bixente aita, unibertsitateko irakaslea bera, eta Maialen alaba. Alabari unibertsitatera joateko adina iritsi zaio baina ez du aukera hori hartu nahi. Hiruna bertso Maialen hasita.

Deskribapena

Doinua
Nafarroako mendi gainetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1995-12-03 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Donostin dago kanpus eder bat
berdin Gasteizen bezela,
hirugarrena, Leioan dute,
EHUren kartzela.
Irakurtzen det fakultadeak
oso gaizki doazela,
horrek izena dauka polita
eta barrua ustela.

Gorostidi:
Ondo diozu ez dabil sano
arrazoirik ezin kendu,
era horretan zure aitari
ahotsa orain ez ozendu.
Ta hobe dezu ondo hezitzeko
guregandik ez aldendu,
ez da munduko onena baino
zer ikasia eskeintzen du.

Lujanbio:
Gogoratzen det Paris aldeko
aintzinako iraultza hura,
baina Euskadira begiratuta
orduan sortzen zait duda.
Etzazu pentsa ni erortzerik
hipokresian mundura,
euskara hutsean ikastearren
greba ein behar dan lekura.

Gorostidi:
Hanka azpiraino jetsi ohi dute
sarritan gure hizkuntza,
baina jakizu beti atalka
hobetzen dela hezkuntza.
Ta jakin gabe zertako egin
horren kritika hain hutsa!
Gauzak hobeto egin daitezen
eskeini zure laguntza.

Lujanbio:
Nere laguntza eskeiniko det
hori badakizu jakin,
baina elkar lana egin behar da
beste jende guziakin.
Maiz entzuten det zereinik ez da
funtzionarioekin,
nik zu bakarrik ezautzen zaitut
ta nahikoa det horrekin.

Gorostidi:
Trapu zikinak astintzen orain
ez zaitez hasi mesedez,
zure heziketan ama ta biok
badegu nahiko interes.
Eta etxean ez usteltzeko
zu alperraren alperrez,
nik matrikula egingo dizut
gustoko izan edo ez.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra