Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Iñaki Murua
1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Iñaki Murua
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Murua:
Jakin behar da nondik gatozen
zer nahi degun ta nor garen,
euskaldun askok lana ugari
jator egiten du hemen.
Konforme asko garena izanaz
nola kanpo ala barren,
parre egiten dakigulako;
hainbeste estutu arren.(bis)
Loidisaletxe:
Bainan ez degu hain ona beti
gure izateko era
ta gauz batzutan aldatutzeko
oraindik bada aukera.
Bi lagun bada, bi pentsamentu
bakoitzak bere aldera,
afaltzera're ez gera joaten
bi baino gehio batera.(bis)
Murua:
Batasunik ez, izan liteke
hanka sartze nabarmena,
baina izakerai gogor helduta
gaindi genezake pena.
Euskaldun askok azaldu degu
gainditzeko ahalmena,
erori ez dana baino gehio da
zutitzen jakin duena!(bis)
Loidisaletxe:
Gure arteko aldaketaren
mesedera egin nahiz zin,
ez dezagula hemen jokatu
beste lurraldeen berdin!
Gure artean badaukagu ta
hamaika arazo gordin,
mundu guztia konpontzen degu
ta geure etxea ezin!(bis)
Murua:
Geure etxean izan genzake
behar ez degun dotrina,
baina gerana izan ezean
hobeto ezin imajina.
Berrogei urtez jasan genuen
diktadurarik haundina,
munduti aspaldi ahazturik geunden
horren eskasak bagina! (bis)
Loidisaletxe:
Gure herria nahiz eta izan
indartsu ta kementsua,
beste gauza bat ere badago
neretzat baliotsua:
herri bat degu lotua eta,
herri bat da odoltsua;
hortara ere ohitu egin gera
hori da arriskutsua.(bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra