Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Aitor Mendiluze

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Saioa
1995-12-17 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Madariaga, Joxepa
Bertsolariak / Egileak
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Loidisaletxe, maitasunezko mezu bat bidali zenion zeure maiteari Mendiluze mezulariarekin. Zer gertatuko ordea eta zure maitea mezulariaz maitemindu da. Hiruna bertso Loidisaletxe hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Loidisaletxe:
Adarjotze polita
nei egin didazu!
Nere maitea orain
zurekin daukazu.
Eta horrek jartzen nau
erreta jo ta su!
Eskutitzan izena
aldatu al dezu? (bis)

Mendiluze:
Nola nik nere lana
ondo egin dedan,
ez det ezer aldatu
zuk diozun eran.
Bainan nahiz mezu ona
bidali aukeran,
hark aina esan nahi du
nola ematen dan.(bis)

Loidisaletxe:
Mezulariak daude
guri zerbitzeko,
honek egin duena
hain da harritzeko!
Nik soilik esan nizun
buzoian sartzeko,
neu're nahikoa nintzan
seilua jartzek!(bis)

Mendiluze:
Topo egin gendun da
zer erremedio!
Harrek konbidatuta
ni etxera igo.
Zure mezuak soilik
ez zion balio,
urrutikoa baino
gertukoa nahio.(bis)

Loidisaletxe:
Neskatxa kendua dit
neri ondotikan
eta horrek mindu nau
oso gogotikan.
Nahiz saltorik ez dedan
eingo balkoitikan,
hurrena saiauko naiz
telefonotikan.(bis)

Mendiluze:
Aurrez aurre saiatu
behar da hizketan,
ez badezu egon nahi
ondoren penetan.
Bainan berriz zugana
joango naiz benetan,
karta bat idazteko
urtebetetzetan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra