Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
Neurria:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ume txiki bat dut bizi gogo
amatasuna harrobi
albiste hori entzun orduko
kordea daukat galzori
gisa hortako injustizia
ez diot opa inori
pentsatzen jarri ta grogi
malko bustiak erori.
Holako bat naiz baina badaukat
behar hainbat kategori
kultur arteko aldea baino
zerbait gehiago da hori. (bis)
Gazte nintzela haurdun gelditu
ta zapuztu irriparra
mutil lagunak ondoren ihes
hura nere zoritxarra.
Lehenago ilun baina gaur argi
ikus dezaket biharra
Afrika aldeko marmarra
ama gaixoen negarra
amorru minez agintariei
luza diet deiadarra
aitarik gabe nahiko lan ez ta
ama lapurtu beharra. (bis)
Harri astunak parez pare ta
haurraren zama gainean
errudun hoiek odol haundirik
behintzat ez dute zainean
delitu gisa juzkatuko al da
hori etorkizunean?
Alaba aldamenean
nahi det denbora joanean
ez naiz errudun baizik ama bat
saiatzen dena lanean
injustiziak lagundu ordez
traba egiten duenean. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra