Bertsos - View details   To know more about this section

2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Performance
2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Agirre, Amaia
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Munduan ezagunak dira ezkontzaz kanpo haurra izateagatik harrika hiltzera kondenatuak diren emakumeak. Guraso ezkongabea zara. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Melody
Atmosferatik atera eta
Stanza name
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre

Stanza name:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ume txiki bat dut bizi gogo
amatasuna harrobi
albiste hori entzun orduko
kordea daukat galzori
gisa hortako injustizia
ez diot opa inori
pentsatzen jarri ta grogi
malko bustiak erori.
Holako bat naiz baina badaukat
behar hainbat kategori
kultur arteko aldea baino
zerbait gehiago da hori. (bis)

Gazte nintzela haurdun gelditu
ta zapuztu irriparra
mutil lagunak ondoren ihes
hura nere zoritxarra.
Lehenago ilun baina gaur argi
ikus dezaket biharra
Afrika aldeko marmarra
ama gaixoen negarra
amorru minez agintariei
luza diet deiadarra
aitarik gabe nahiko lan ez ta
ama lapurtu beharra. (bis)

Harri astunak parez pare ta
haurraren zama gainean
errudun hoiek odol haundirik
behintzat ez dute zainean
delitu gisa juzkatuko al da
hori etorkizunean?
Alaba aldamenean
nahi det denbora joanean
ez naiz errudun baizik ama bat
saiatzen dena lanean
injustiziak lagundu ordez
traba egiten duenean. (bis)