Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Salto txiki bat egin det
"Jon Ma" entzun dudanean
ta aidean egin det bat
Martinen zorionean.
Nere Maialen maiteak
txapela buru gainean
txapelduna zinen atzo
txapeldun astelehenean
nik ere nahi nuen baina
ez zeuden karidadean
horregatik gelditu naiz
besteen aldamenean
baina gustora nijoa
Irundik azken finean
zerbait utzi baldin badet
zuen gogo barrenean.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra